Logo ESP | EUS | ENG
Anuncio
Nexoteatroari buruzEspectáculosIkastaroakTeoria
 
Antzerkiaren historia Antzerki-testu artxiboa
Brook

BIOGRAFIA

Peter Stephen Paul Brook (Londres, 1925.eko Martxoaren 21ean jaiota) antzerki, opera eta film ezagutuko zuzendaria da, antzerki garaikidean  eragin handiko zuzendaria izanik

Westminster School, Gresham eta Oxfordeko Unibertsitatean bere ikasketak burutu zituen. Bere debuta  zuzendari giza, 1945. urtean egin zuen 20 urte zituenean, Birmingham Repen, Barry Jacksonen eskutik. 1947 eta 1950. urte bitartean Royal Opera Housen zuzendaria izan zen. 50. hamarkadan Europan eta Estatu Batuko anitz ekoizpenetan lan egin zuen eta 1962. urtean Stratford-Upon-Avonera itzuli zen Royal Shakespeare Companyarekin (RSC) bat eginez. 60. hamarkadan makina bat antzezlan gidatu zituen RSC-rentzako. 1970. urtean, Parisen, Nazioarteko Antzerkirako Ikerkuntza Zentroa sortu eta gaur egun  bertan dihardu arduradun gisa.

Bere lan arrakastatsuenak Shakespearen lanen antzezpenetan lortu izan ditu. Baita ospe handiko lanak burutu izan ditu Krudelkeri Antzerkiarekin, bere gailurra Marat/Sade (1964) antzezlana izanda. Geroago 1987. urtean, Mahabharata obra eszenaratu zuen arrakasta franko jasoz.


Mahabharata

Mahabharata, 1989
Versión imprimible en PDF

SAKRATU ANTZEZLANA GROTOWSKYn
Euskarazko bertsioa: Iņaki Amezua

Polonian bada antzerki konpainia txiki bat Jerzy Grotowski ameslariaren gidapean, helburu sakratu bat daukana. Bere ustez, antzerkia ezin da berez helburu bat izan; dantza edo musika zenbait derbixe ordenetan bezala, antzerkia bide bat da, norberaren autoikaskuntzarako, barne hausnarketarako, salbazio aukera bat.

Aktoreak bere baitan du lan eremua. Eremu hau, margolariarena eta musikariena baino aberatsagoa da, aktoreak gune honetan arakatzeko, norberaren izaera osoa biltzen duelako. Eskua, begia, belarria, bihotza... ikasten duenarekin eta ikasten duena da. Horrela ikusita, antzezpena bizitza osarako lana da, aktorea urratsez urrats bere buruaren ezagupena garatuz doa, entsegu neketsuen baldintza aldakorrak eta antzezlanen puntuazio marka ikaragarrien artetik.

Grotowskyren terminologian, aktoreak, bere papera "zeharkatzea " baimentzen du. Hasieran, ostopo nagusia bere baitan aurkitzen du, baina etengabeko lanaren ondoren, bere alderdi fisikoaren eta psikikoaren kontrol teknikoa lortzen du, bere buruko eragozpenak akatuz. Papera "zeharkatzea" horrek , aktorearen esposizioarekin bat dator. Aktoreari, bere burua den modura aurkeztea ez dio zalantzik sortzen, paperaren sekretua, besteei irekitzea, bere burua den bezala aurkeztean datza.

Hori dela eta, antzezpena sakrifizio bat da, gizabanako guztiak izkutatu nahi duena sakrifikatzea: sakrifizioa, ikusleari egiten zaion oparia da. Aktorea eta ikuslearen artean sortzen den harremana, apaiza eta fededun arteko itxurakoa da. Argi dago edonork ez duela apaiza izateko deia jasotzen eta tradiziozko erligioak ez dutela ere eskatzen. Alde batetik laikoak daude- bizitzan beharrezkoak diren eginkizunak betetzen dituztenak- eta bestetik, badaude ere sama bere gain hartzen dituztenak. Apaizak errituak ospatzerakoan berarentzat burutzen ditu eta gainontzekoen izenpean. Grotowskynen aktoreek, antzezpenak, zeremonia tankerako emanaldiak bihurtzen dituzte; aktoreak hel egiten du, gizabanako guztietan dagona biluzten dute eta egunerokotasuna estaltzen duenak, agerian utzi. Antzerki eredu hau sakratua da, bere helburua sakratua delako; erkidegoan toki zehatz bat betetzen du eta elizak gaur egun asetu ezin dituen beharrak erantzuten ditu.

Grotowskynen antzerkia, Artauden eredutik oso gertu dago. Partaide guztientzat, bizimodu osoa suposatzen du, gainontzeko talde garaikidekin eta esperimentalekin kontrastaraziz, azken hauen baliabide mugak direla eta, apostuaren porrota sarritan dakar. Saiakera esperimentalen kasuetan, sarri egin nahi dutena ezin dute bete, kanpoko baldintzek haiengan eragin handiegia dutelako; arazoak paperak banatzeko orduan, entseguak burutzeko denbora eskasa, aktoreak lanbide desberdinak dituzte, areto ez egokiak, argiak, jantziak…Baliabiden urritasuna bere kexa eta aitzakia da. Grotowskyk txirotasunaren ideala eratzen du: bere aktoreak, norberaren gorputza izan ezik, gainontzeko guztiari uko egiten dute, giza gorputza tresna da eta denbora mugagabea. Hori dela eta, ez da harritzekoa, munduko antzerkirik aberatsena dela sinistea.

Hiru antzerki mota - Cunningham, Grotowski eta Beckett- gauza amankomunak badituzte: baliabide urriak, lan gogotsua, diziplina zorrotza, zehaztasun osoa. Era berean eta ia baldintz modukoa, elite batetarako zuzenduak daude. Merce Cunninghamek areto xumetan antzezten du, eta nahiz eta bere jarraitzaileen harridurarako, arrakasta eskasa jaso, berari ezer gutxi axola zaio. Beckett berriz aretoak erdizka betetzen ditu normalean. Grotowkik ez du hogeita hamar ikusle baino gehiago onartzen. Guztiz konbentzituta dago, ikusle kopurua handiagoa izanda, bere lanaran ideiak desitzuratuko direla. Behin esan zidan" Nire bilaketa zuzendarian eta aktorean oinarritzen da. Zurea berriz, aktorean, zuzendarian eta ikuslean. Onartzen dut horrela posiblea dela, baina niretzat zeharkakoegia" Zuzena da? Errealitatea ikutzea, soilik antzerki mota hauen bidez burutu dezakegu? Zalantzarik gabe, benetakoak dira haientzako, zalantzarik gabe oinarrizko galderari, antzerkia zertarako?, aurre egiten dute eta bakoitzak bere erantzuna aurkitu izan du. Denak bere gosean oinarritzen dira, eta guztiek haien beharrak arintzea saiatzen dute. Haatik, bere erabakiaren zintzotasuna, bere jardueraren goi mailako izakera eta ganora, hautaketaren erabakia koloreztatzen du, lan eremua mugatuz. Ezin aldi berean esoteriko eta herrikoia izan. Ez dago jendetza Becketten, ezta Falstaffik ere.

…. Bere bizitza pribatuan, Grotowskiren lehen aktoreak, jazz diskoak biziki biltzen dituzte, baina taula gainean nahiz eta bere bizitzan egon, ez dute soinu herrikoiak erakusten,. Antzerki hauek, bizitza esploratzen dute, baina bizitza dena oso murritz isladatzen dute. Bizitza "errealak" zenbait alde "irrealak" baztertzen ditu. Gaur egun Artauden irudizko ekoizpen deskribapenak irakurtzen baditugu, bertan aurki ditzakegu bere zaletasun pertsonalak eta bere garaiko irudizko korronte erromantikoa; iluntasuna eta misterioaren aldeko joera, salmodioak, naturaz gaindiko garrasiak, hitz solteak esaldiak baino, itxura handituak, maskarak, erregeak eta enperadoreak, santuak eta aita santua, pekatariak, erropa beltza eta minaren ondorioz, azala biluztuta eta zimurtuta. Zuzendari batek, bere burutik at dauden elementuekin dabilenean, bere burua iruzur dezake, eskeintzen duen lanaren objetibotasuna den baino gehiago sinistean. Ariketen hautaketan edo aktore bati bere askatasunaren bilaketan bultzatzean, zuzendari batek ezin du saihestu bere buruaren gogo egoera eszenatokiaren gainean isladatu. Zuzendariaren helburu nagusia, aktore bakoitzaren barneko aberastasuna suspertzea litzateke, modu honetan, jatorrizko bultzakadaren subjetibotasuna eraldatuz. Orokorrean, zuzendari edo koreografo baten eskema gardena da, eta punto honetan, desiozko adierazpen objetiboa, zuzendariaren irudizko fantasiaren islada bihur daiteke. Ikustezina atzematea saia gaitezke, baina ezin dugu zentzu komunarekin harremana galdu; gure hizkuntza esentzialegia bada, ikuslearen fede zati bat galdugo dugu. Ohi den bezala, Shakespeare eredua da.. Bere helburua beti sakratua da, metafisikoa, baina inoiz ez du goi mailako puntuan denbora gehiegi egotearen akatsa burutzen. Bazekien nolako zalitasunak ditugun erabatekoaren konpanian egoteko eta horregatik lurraraino sarri eramaten gaitu.; Grotowskik egoera hau onartzen du, "apoteosiaren" eta "irrigarriaren" beharrari buruz mintzo denean. Onartu behar dugu, beti ezin dugula ikustezina den guztia atzematea. Horrela, norabide honen aldeko ahaleginez, porrotari aurre egin behar zaio, erori eta ibilaldiari berriro ekin.

SAKRATU ANTZEZLANA GROTOWKYN HUTSUNEA
-Arte eta Teknika antzerkian- Peter Brook

nexoteatro@nexoteatro.com | Tlfs.: 944078850 / 616263185 | 2017