Logo ESP | EUS | ENG
Anuncio
Nexoteatroari buruzEspectáculosIkastaroakTeoria
 
Antzerkiaren historia Antzerki idazkien agiritegia
Barba

BIOGRAFIA

Eugenio Barba (29/10/1936) Brindisi, Italia.

Nicole Savarese eta Fernando Tavianirekin batera, "antzerki antropologia" kontzeptuaren sortzailea da.

Nahiz eta Italian jaio, Danimarkan eta europako iparraldeko beste zenbait herrietan burutu izan du ia bere ibilbide guztia. XX. mendearen bukaeran europako antzerkigintzan eragin handia izan duen Odin Teatreta konpainia eraiki zuen. Latinoamerikatik egindako biadaietan "Hirugarren Antzerki" hitza sorrarazi zuen.

Halaber ISTA-ko (Antzerki Antropologiako Nazioarteko Eskola), fundatzailea izan da. ISTA eskola ibiltari bat da eta 1980tik aurrera, bi urtez behin, antzerki, dantza eta gorputzaren adierazpena lantzen dituzten mota desberdinetako taldeak biltzen ditu. Besteak beste No antzerkia, Indiako kathakali dantza, europako pantomima klasikoko taldeak edo txinatar opera.
Versión imprimible en PDF PDF

DRAMATURGIAREN INGURUKO OHARRAK
Euskarazko bertsioa: Iñaki Amezua

Dramaturgia ulertzen dugu teknika zehatz batean oinarritutako gertakizunen segida, eta ekintzak, peripeziaz, norabide aldaketaz eta tentsioz hornitzen dituena.

Dramaturgia ez dago soilik literatura dramatikoarekin lotuta, ezta hitzak edo narrazio argumentuekin ere. Baita existitzen da dramaturgia organikoa edo dinamikoa, ikusleen erritmo eta dinamismoa arautzen duena, norberaren nerbio sisteman, zentzumenean eta sentsualitatean eraginez. Modu honetan, dramaturgiaren lelopean bil dezakegu, ikuskizun modu zehatz batzuk (dantza, antzerkia edo mimo), emanaldi edo istorio antzezpen batekin lotu gabekoak.

Beraz, narrazio dramaturgikoa existitzen da, gertakizunak eta pertsonaiak estekatzen dituena eta ikuslea orientatzen duena, ikuskizunari zentzua emanez. Honek ere formak eta irudiak lotu ditzake, nahiz eta istorio jakin bat plazaratu ez, imaginen bariazioak harilkatuz. Baita ere dramaturgia organikoa edo dinamikoa existitzen da, ikuslearen hautemate maila desberdin batetara zuzentzen dena, hots, bere zentzu zenestesikoa* eta nerbio sistema.

Egia esanda, ikuskizunaren eszena, pasarte eta atal bakoitzak, berezko dramaturgia du. Dramaturgia pentsatzeko modu bat da, teknika zehatz bat, materialen antolakuntza bideratzen duena, harremanak eraikitzeko, agerrerazteko eta korapilatzeko. Dramaturgia prosezu bat da, eta ahalbideratzen gaitu, pasarte anitzak organismo bakarrean gauzatzea. Honen bitartez, zati desberdinak ezin dira bereiztu, gizabanako edo objetu banakoak balira. 

Ikuskizunaren dramaturgia orokor bati buruz hitzegin dezakegu eta aktore bakoitzean ere, dramaturgia topatzen dugu. Era berean, zuzendarian eta egilean, dagokion dramaturgia propio bat aurkitzen da. Baita ikuslearen berezko dramaturgia aipa dezakegu. Dramaturgiaren bitartez, ikusleak modo propio batean, ikuskizunean so egiten duena eta norberaren esperientzia uztartzen du, bakoitzaren erantzun intelektualak eta sentikorrak erabiliz.

Dramaturgiak koherentzia sortzen du, baina koherentziak ez du derrigorrez argitasuna adierazi behar. Konplexutasunak azken finean, estruktura suspertzen du, eta ikusleari baimentzan dio, bakoitzaren ideiekin eta irudimenekin betetzea.



*Zenestesia (grekar koiné, komun eta áisthesis, zentzumen/sentsazioa), etimologikoki sentsazioa edo mugimenduaren hautematea esan nahi du. Etengabe gorputzaren puntu guztietatik zentzumeneko aferente nerbio-zentrora transmititzen diren sentsazioak dira. Bi zentzumen mota bere gain hartzen du: zentzumen zehazki bizia eta jarreraren zentzumena.


Notak:

(1) BARBA, Eugenio; Caballo de plata, Edición especial de Revista Escénica, México, UNAM,1986, pag.20.-
(2) VALENZUELA, José Luis; Antropología teatral y Acciones Físicas. Notas para un entrenamiento del actor, Bs As, Instituto Nacional del Teatro, 2000, pag.122.-
(3) VALENZUELA, José Luis; Antropología Teatral y Acciones Físicas. Notas para un entrenamiento del actor, Bs As, Instituto Nacional del Teatro, 2000, pag.122.-
(4) BARBA, Eugenio; Caballo de plata, Edición especial de Revista Escénica, México, UNAM, 1986, pag.120.-
(5) BARBA, Eugenio; Caballo de plata, Edición especial de Revista Escénica, México, UNAM, 1986, p.13.-
(6) BERNARD, Michel; "El cuerpo", Ediciones Paidós.-

nexoteatro@nexoteatro.com | Tlfs.: 944078850 / 616263185 | 2016