Logo ESP | EUS | ENG
Anuncio
Ikuskizunak
  Antzerki profesionalaTalde egoiliarrakLehen emanaldiakHurrengo jarduerak

   
  Sinopsia | Taldea | Txostena deskargatzea  
 

Hiru emakume jubilatu, beren erretiro-pentsio urriarekin, elkarrekin bizi dira hiri industrial baten kanpoaldeko etxe zahar batean, eginahalak eginez nork bere bizimoduaren eskasiari aurre egiteko. Arazoak partekatu eta indarrak batu beharrean errealitateari aurre egiteko, etxea aterpetzat hartu eta itxurakeriaz, gezurrez eta ilusioz beterik bizi dira harresiaren babesean.

“Presidente Andreak” Austriaren kritika sakona eta basatia da: haren iragana, haren oraina, haren barne sotorik sekretuena; alegia, giltzapean gordetzen duen guztia.
Baina obra herrialde jakin batean kokatzen bada ere, gure sotorik gertukoenak erakusten dizkigu.

Nexoteatrok aukera ematen digu azken bi hamarkadetako autore garaikide garrantzitsuenetako baten obra ezagutzeko.

Schwaben lana polemikoa izan ohi da, haren testuek etengabe baliatzen dute aleman hizkuntzak neologismoak sortzeko daukan gaitasuna. Hizkuntzarekin egiten duen lan horrek zaildu egiten du haren obrak itzultzea. Baina interes handiko lana da, gibel-asmoz betetako jolas eta hizkuntz baliabide ugari sortzen baititu.

Werner Schwab alemanez idatzitako antzerki garaikidearen trangresore handitzat hartzen da, beste autore hauekin batera: Peter Hanke, Thomas Bernhard, Peter Turrini eta Wolfgang Bauer.

Schwabek salatu egiten zituen gizartean ezarrita ikusten zituen ohiturak eta egitura ustelak. Bere antzerki karreran zehar, kritika basatia egin zion ongizatezko gizarteari eta tinko erasotu zituen Austria katolikoaren instituzio sakratuenak:

Familia, Erlijioa eta Estatua.

 
  Kontaktua eta informazioa:
produccion@nexoteatro.com | 616263185 (Ricardo Padilla)
www.nexoteatro.com
Izaera sozialeko komedia satirikoa
Ikuskizunaren iraupena: Ordu bat eta hogei minutu.
 
nexoteatro@nexoteatro.com | Tlfs.: 944078850 / 616263185 | 2015