Logo ESP | EUS | ENG
Anuncio
Nexoteatroari buruzEspectáculosIkastaroakTeoria
 
Antzerkiaren historia Antzerki-testu artxiboa
Brecht

BIOGRAFÍA

Eugen Berthold Friedrich Brecht, 1898.eko otsailaren 10ean jaio zen Baviera hirian. Bere aitak fede katolikoa zuen, eta papera ekoizten zuen fabrika baten estutasunik gabeko gerentea zen. Bera amak berriz, erlijio protestantea zuen, eta funtzionari baten alaba zen.

Brecht gazte errebelde bat zen eta xake eta laud jotzea gustokoa zuen. Gauza bitxien eta desberdinen zalea zen eta bere garaiko arauetatik aldentzen zen, giro hartako begiramen eta diziplina zentzutik urrunduz.

1917.urtean Medikuntza ikasketak hasi zituen Munichen, baina I. Mundu Gerra lehertu ostean, ikasketak eten izan behar zituen,. Guda zela eta, soldadutza bete zuen Ausburgoko militar ospital batean.

Hogei urterekin, bere lehenbiziko antzerkia idatzi zuen; "Baal" deiturikoa. Garai hartan Paula Banholze ezagutu zuen eta 1919. urtean, Frank izeneko umea jaioi zen. Seme hau II. Mundu Gerran hil zen, Sobiet Batasuneko frontean.

1918 eta 1920 urte bitartean, espartakistek gidatutako alemaniar iraultzaren inguruko lana idatzi zuen "Gaueko danborrak" izenburuarekin. Geroztik, Berlinera sarri bidaiatzen zuen eta literatura eta antzerki inguruko jendeekin harremanetan hasi zen.

1922.urtean, Marianne Zof opera abeslari eta aktore zena, bere emaztea egin zuen. Ordutik lanak euki zituen Münchner Kammerspielen eta Berlingo Deutsches Theaterren. Urte bat geroago, bere alaba Hanne euki zuen, eta garai hartan, bere bigarren emaztea izango zena, Helene Weigel, ezagutu zuen.

1924.urtean Ausburgo utzi eta Munichera doa bizitzera, geroago Berlinera egin zuen alde, garai hartako kulturaren hiriburu burbulatzailea zena. Bertan, Arnolt Bronnen poeta espresionista ezagutu eta elkarrekin "Arnolt eta Bertolt" ekoizpen enpresa sortzen dute.Antzergile modura lanean hasten da Carl Zuckmayerekin batera, Deutsches Theatern. Era berean, Stefan izeneko semea jaiotzen da.

1926. urtetik, harreman ugari esartzen ditu sozialismo giroko artistekin. Erlazio hauek eragin handia izango dute bere pentsamoldean. Hortik aurrera, komunistatzat hartuko zuen bere burua eta bere lanetan politikaren eragina isladatzen du, adibidez "Gizona gizona da" (1926). Inoiz ez zuen Alemaniako Alderdi Komunistaren (KPD) kidea izan. Bere marxismo kontzeptuan, KPD-ren zenbait elementu hartzen bazituen ere, beste pentsalari marxista ez dogmatikoen (Karl Korsch, Fritz Sternberg y Ernst Bloch) ildoak biltzen zituen. Antzerki Epikoaren kontzeptua, garai honetan eraikiko zuen eta Helene Weigekin ezkonduko zen, Barbara izeneko alaba jaioz.

1929 eta 1934 urte bitaretan anitz lan idatzi zituen, nabarmenak "Jokaera araua", "Adostasuna" eta " Salbuespen eta erregela".

29 urte zituenean bere lehenengo olerki liburua argitaratu zuen "Etxeko otoitz liburua". Urte bat geroago, Weimarreko Errepublican arrakasta handia eukiko zuen antzerkia estreinatu zuen "Lau soseko opera/ Hiru zentimoren opera", Kurt Weillen musikarekin. Itxuragabeko obra hontan, burges gizarteari kritika zorrotzak zuzentzen dizkio, gizarte honen irudi giza, pertsonai jakin batzuk aurkeztuz : prostituta, eskale, gaizkile, bizizale... 1931.eko urtean, film bat burutuko dute lan honetan oinarrituta, Georg Wilhelm Pabsten gidaritzapean.

Brechtek urte bat geroago, bere idei komunistak zinemara eramango zituen Kuhle Wamperekin batera "Norena da mundua?" filmaren bitartez.. Slatan Dudow zuzenduta eta Hanns Eisleren musikarekin, pelikula hontan, Weimar Errepublikak pairatzen zuen krisi egoera larriari erantzuteko, komunismoaren argudioak isladatzen ziren.

1933. urterarte Berlinen antzerkigile eta zuzendari giza lanean ziharduen, baina urte hortan Hitlerrek boterea bereganatu zuen. Otsailaren 28an, Alemaniako parlamentuaren sutea baino egun bat geroago, bere senide eta lagunekin, Berlin utzi eta Danimarkako Skovsbostrand hirira abiatu ziren. Bertan bost urte eman zituen.

Brechti erbesteratzea oso gogor egokitu zitzaion, nahiz eta heldutasun artistikoa eskuratu eta maila handiko lanak idatzi. Baina bere egoera ekonomikoa larria zenez, Danimarkatik Suediara alde egin zuen eta urte betez Estokolmotik gertu zegoen baserri batetan bizi izan zuen. Azkenik Helsinkin finkatu zen 1940.eko Apirilean..Garai hauetan anitz lan idatzi zituen, besteak beste: "Galileoren bizitza", "Ama kementusa eta bere semea", "Sezuango gizon ona" ,"Arturo Ui-ren igoera geraezina"

1941.urtean Kaliforniara bidaiatu zuen eta Santa Monikan kokatu zen , Hollywoodetik gertu. Zinemarako gidoigile modura lanean aritzea saiatu zen, baina bertako ekoiztetxeak uko egin zuten. Estatu Batuetan, emigranteentzako batik bat, zenbait lan antzeztu zituen, baina bere ideia politikoengaitk berriro ere arazoak euki zituen.1947.eko Urriaren 30ean Amerikaren Aurkako Ekintzen Kontrako Batzordearen jazarpena jasan zuen. Hori dela eta Suitzara ihes egin eta bertan urtebetez bizi izan zen. Erbestean hamabost urte eman ondoren 1948. urtean Mendebaldeko Berlinera itzuli zen.

1949.urteko hastapenean Ekialdeko Berlinera pasatu zen. Bertan, Deutsches Theateren zuzendaria izendatu zuten eta Sofoklesen "Antigona" eta "Antzerkirako Organum txikia" lanak prestatu zituen. Udazkenean Helene Weigelekin batera, Berliner Ensemble.sortu zuen.

Antzerkirako oso lan konprometitua garatu zuen eta urte oparo hauetan, anitz lan prestatu eta antzeztu zituen. Argitalpen ospetsuak zirela medio, oso ezaguna egin zen eta europako zanbait hirburuetatik igaro zen bere lanak aurkeztem. Honek ere, alemaniako alderdi komunistarekin arazoak sortu zizkion, baina 1955.urtean Stalin Pake Saria jaso zuen. Urtebete geroago, abuztuaren 14ean, Berlinen zendu zen.


Versión imprimible en PDF PDF

ANTZERKI "EPIKOA" ETA BERTOLT BRECHT
Euskarazko bertsioa: Iņaki Amezua

Bertolt Brechten dramaturgia oso lotuta dago bere garaiko testuinguru politikoari eta sozialari, eta baita momentu hartako dialektika marxistaren ikuspuntura ere.

Bere antzezlanak  kontraesan sotilak proposatzen dizkigu, batik bat gizarte inguruko analisi sakonak plazaratuz, eta sarritan, jokuz eta umorez giroan estaltzen dituena.

Brechten lanak oso analisi sakonak aurkezten ditu, baita eszenatokitik harago doazenak, hau da, ikusleak okupatzen duen tokira erdietsiz (azken finenan antzerki eremua ere dena). Brechtek proposatzen duen antzerkia, hasiera baten “epikoa” deituko du, eredu “dramatikoarekin” kontrajarriz.

Antzerki “epikoari” buruz mintzatzerakoan (alemanez; Episches Theater), Brechtek ez zuen adierazi nahi antzerkilana, ernagarri, dramatikoa, tentsioz edo gatazkak betetakoak izan behar zenik, alderantziz, antzerkilan geldoa, gogoetatsu eta hausnarketa eta konparaketak bideratzeko proposatu zuen.

Adierazpen “epikoak” lehendik existitu dira. Antzerki epikoari buruzko kontzeptuak eta adierazpenak aspalditik datoz (adibidez Erdi Aroko antzerkilanak edo antzinako Ekialdekoak) eta Brechtek gaurkoratu eta batu zituen, eredua garatuz eta herrikoitzen. Geroago, Brechtek antzerki “dialektikoaren” leloa gustokoagoa izan zuen, bere antzerkilan eredua izendatzeko, eztabaida eta argudiaketa elementuak azpimarratzeko asmoz.

1931.urtean bere antzerkilan ereduaren ezaugarriak aurkeztu zituen, eredu dramatikoaren elementuekini alderatuz (geroago autore berak aitortu zuen, sinpleegiak izan zitezkeela, baina hala ere, bere balioa mantentzen du):

Antzerki eredu Dramatikoa Antzerki eredu Epikoa
Antzezten da Kontatzen da
Eszenako akzioak, ikuslea menperatzen du Ikuslea behatzailea da
Ikuslearen jarduera ezestatzen du Ikuslearen jarduera suspertzen du
Sentimentuak azalaratu egiten ditu Erabakiak hartzera behartzen du
Bizipena Munduaren ikusmoldea
Ikuslea zerbaiten sartuta dago Ikuslea zerbaiten aurre jarrita dago
Sugestio Argudio
Sentipenak babesten dira Sentipenak, ekintzetan gauzatzea bultzatzen da
Ikuslea kontakizunean sartzen da, pertsonaiekin kidetuz Ikusleak ikusten duenarekin aurrez aurre kokatzen da eta ikertzen du
Gizona ezaguna dela suposatzen da Gizona ikerketarako objektua da
Gizona aldaezina da Gizona alda daiteke eta gauzak eraldatu ditzake
Tentsioa, zer etorriko denaren zain Tentsioa prozesuan dago
Eszenek bata bestearekin dituen loturagatik existitzen dira Eszena bakoitzak bere izaera du
Akzioa intentsitatea handituz garatzen doa Muntaia
Garapen lineala Garapen makotua
Akzioaren garapen ebolutiboa Bat bateko jauziak
Gizona trinkoa da Gizona prozesu bat da
Pentsakerak, izakera baldintzatzen du Gizarte izakera, pentsakera baldintzatzen du
Sentimenduak Argudioak

Orokorrean proposamen berri hauek, garaiko antzerki herrikoitasunen kontrako erantzuna izan zen, bereziki drama errealistaren aurka, Konstantin Stanislavski bere buru ezagunena zena. Brechtek ez zuen batere gogoko antzerki mota honek erakusten zuen ikuskizun hutsa, argudio manipulatuak eta melodramaren goi mailako emozioa. Stanislavskik gizabanakoaren izakera kopiatzeko, antzezlan teknikak erabiltzen zituen, ikuslea antzezlanaren unibertsoan murgiltzeko. Brechtek berriz, beste bide bat jorratu zuen "ihes-nahia" lortzeko.

Antzerki "epikoa", gizarte eta politika gaietan arreta jartzerakoan, Antonin Artauden teori erradikaletik aldentzen da, zeinek, ikuslean eragina bultzatu nahi zuen, maila guztiz irrazional baten ikuspuntutik. Antzerki "Aristotaletik" ere aldentzen da, non ikusleak, pertsonaiekin kidetzen zen (katarsi)

Antzerki "epikoak", ikuslea, eraldaketa izan behar duten gertakizunen aurrean jartzen du.. Ikuslea ez da soilik kontsumitzaile bat, ikusten duenaren aurrean, erabakiak hartu behar ditu ( kontra edo alde), "ikusle ekoitzailea" suertatzen da, zentzu kritikoa garatzen du, ondorio propioak bereganatuz. Brecht ez dago ados kidetasunarekin (honek ez du esanahi emozioa arbuiatzen duenik, baina emozioak ez du gizabanakoaren arreta nahasi behar gizarte konpromisotik aldentzeko, hau da, ekintzaile izatetik)

Brechtek ezin izan zuen bere antzezlan pentsamoldea garatu garaiko antzeztokietan, momentu hartako sistemak ostopatzen baitzuen edozein oinarrizko aldaketa "Arte handiak beti zerbitzatzen du Interes handiak". Hau dela eta, autoreak antzerki didaktikoa garatzen du, iraultzaren mesederako.

Antzerki didaktikoak antzeztua izan behar du, sentimendu kolektiboaren sena piztu nahi duelako. Brechtek Ekialdeko antzezlanen formak bereganatzen ditu eta erritualen keinuak eta adierazpenak erabiltzen ditu, gizarte keinuak sortzeko. Sorkuntza hau, gizabanako baten edo gizarte taldeen arteko, keinu, aurpegi adierazpen eta jarrera aitorpen batuketa da. Modu berean Ekialdeko aktorea, bere roletik aldendu daiteke, geroago, utzitako puntu berdinean berreskuratuz.. Bide honetatik jarraituz, Brechten aktoreak antzezlan erdian gelditu daitezke, gertatutakoa laburbilduz edo bere aburua aurkezten, ikusleari ikuspuntu zabalago bat eman nahian.

Bere apostu dramaturgikoa antolatzeko, Brechtek urruntasun edo arrotz teoria proposatzen du. Ikuslea instintiboki kideatzea ostopatzen du, errealitatearen eta dramaren arteko nahastea saihestuz. Eraldaketa ahalmena azalarazteko, egoera bakoitzak, bere izaera historiko propioa plazaratu behar du. Hau dela eta, bere eszenatokiko dramaturgian, zenbait elementu propioak eralbiltzen ditu; etenkak, tramak mozten dituzten abestiak, hitzaurreak, epilogoak, publikoari zuzendutako aholkuak, keinuak, musika, eszenografia...

Antzerki "Epikoaren" antzezlana, aktoreen sinesgarritasuna behar zuen, baina sinesgarritasunak ez zuen eraman behar publikoari edo antzezleei, eszenatokiko pertsonaiak egiazkoak zirela sinistea. Antzezleak sarritan zuzentzen ziren ikuslearengana, pertsonaiaren nortasuna alde batera utziz (laugarren horma hautsiz) eta pertsonai desberdinak antzezten zituen aktore berberak. Brechtek uste zuen pertsonaien aukerak agerian egon behar zirela eta guzti hau bideratzeko, garatu egin zuen interpretazio modu zehatz bat, non pertsonaiek egiten zituzten aukeraketak, beste aukera batzuen bazterketa suposatzen zutela.

Gestus, Brechtek finkatutako hitz bat da; jarrera fisiko edo keinu bat da, pertsonaiaren nortasuna adierazten duena eta testutik aparte dago. Brecht txinatar antzerkian oinarritu zen: Mei Lan Fang aktorea ikusi zuen nola ile xerlo bere ahoan jarrita, izutuaren emozioa isladatzen zuela, inolako adierazpen gehigarririk egin gabe. Modu honetako Gestus batekin, pertsonaiaren izakera tinko isladatzen da, antzezleak antzerki lanatik urrunduz eta modu honetan, gehiegizko emozioa saihesten da.

MadreCoraje
Bertolt Brecht en un ensayo de Madre Coraje

Antzezlanaren barne estrukturak berritzearen nahia, saiakera berri guztien mamian aurkitzen da. Dramaturgia Aristotelikoaren jarraitutasuna eta denborazkotasuna, antzerki epikoarekin kontrajartzen du, geroago kritiko-dialektikoa izango dena, eraldaketa erradikalak planteatuz. Ez dio garrantzi handirik ematen berrikuntza teknikoei, ezta aretoaren akapenari ere edo metafisika estalari. Dramaturgiaren berrikuntza axola zaio, bere sustraietatik hasita, eta baita antzezleen jokuaz arduratzen da, kontakizunaren narratiba bilatu nahian, bizipen naturalistak gaindituz. Egia da saiakera berri hauek, bere garaiko testuinguru politikoarekin eta sozialarekin irmo lotzen zituela, zeren Gizabanako historikoari gertatzen zaiona, bere intereskoa zen. Zalantzarik ez dago, dramaturgia tradizionala ordezkatu nahi zuela (honek dauzkan konotazio guztiekin) aro zientifikoaren dramaturgia bultzatzen. Benetako berrikuntza garatzeko bidea zabaldu zuen, antzerkigintzaren arteari buruzko gogoeta kontsekuentea hedatuz, gure garaiko gizabanakoari zuzenduta eta gizabanako berak burututa

Ricardo Padilla

nexoteatro@nexoteatro.com | Tlfs.: 944078850 / 616263185 | 2016